Mundua -

Bonba-paketeen aurrean

Hegazkinen kontrolak areagotzeko konpromisoa hartu du EBk

Hala ere, aire-segurtasuneko adituek ez dituzte neurri murriztaileagoak adostu, nahiz eta Alemaniak hala egitea eskatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire-segurtasuneko Europar Batasuneko adituak Bruselan bildu dira gaur, ezohiko bilera batean. Postaz eta hegazkin garraioaren bidez bidalitako bonba-paketeen mehatxua aztertzeko bildu dira adituak. Beste estatuetatik datozen merkantzia-hegazkinen gainean kontrolak areagotzeko konpromisoa hartu dute EBko adituek.

Hala ere, aire-segurtasuneko adituek ez dituzte neurri murriztaileagoak adostu, nahiz eta Alemaniak hala egitea eskatu. Alemaniak Yemenetik datozen hegaldiei aire-espazioa itxi die. Erabakia EBko Garraio ministroen esku utzi dute adituek, izan ere, abenduaren 2an bilduko dira.

EBko aire-segurtasuneko batzordearen arabera, Europar Batasuna eta Estatu kideak "nazioarteko lankidetzan arituko dira OACIren markoan (Nazioarteko Hegazkineria Zibileko Erakundea) eta AEBekin elkarlanean, merkantzia-hegazkinen segurtasuna indartzeko eta zaintzeko".

Aplikatzen dituzten segurtasun arauak "zorrotzenak" eta "sendoenak" direla defendatu du EBko Exekutiboak, baina Europar Batasuneko herrialdeetan aireratzen diren hegaldietan soilik aplika daitezkeela ohartarazi du. Horregatik, gainerako herrialdeekin lankidetzan aritzea ezinbestekoa da kontrola hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea