Mundua -

Iruzkina

Obamaren estrategia

AEBetako presidenteak adostasuna eskatu die errepublikanoei, baina adostasun hori nekez lortuko du.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak eskua luzatu die Ordezkarien Ganbera eskuratu duten errepublikanoei. Horiek gutxigatik ez dute kontrolpean Senatua.

Legeak aurrera ateratzeko, errepublikanoekin adostasuna bilatzea aipatzen du Obamak. Baina hori da orain arte egin duena. Obamaren jarraitzaile askok ez diote orain botorik eman, hain zuzen ere adostasun bila denbora asko galdu duelako, adibidez, osasunaren erreforman.

Errepublikanoek ez zuten babestu gai honetan eta azkenean, Obamak lege hori aurrera atera zuen, bi ganberetan orduan zuen gehiengoaz baliatuz.

Bestalde, errepublikanoek lehen ez bazuten babestu, zergatik orain bai? Espero ez zen ahultasun politikoa erakutsi du Obamak. Duela bi urte botoa eman ziotenen artetik, askoren babesa galdu du.

Errepublikanoek aukera ikusten dute bi urte barru Etxe Zurira itzultzeko eta, beraz, ez diote Obamari inolako erraztasunik emango. Agian, 1994. urtean bi ganberak arerioarenak zituela Bill Clintonek aurrera eraman zuen estrategia jarri beharko luke praktikan.

Arerioak lege guztiak atzera botatzea onartu zuen Clintonek, iritzi publikoaren aurrean garbi utziz blokeoaren erantzuleak errepublikanoak zirela; hala, 1996an berriro presidente aukeratu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea