Mundua -
Alerta atentatu saiakeragatik
Qatar Arways: 'Lehergailu batek hegaldi komertzialetan bidaiatu zuen'
Yemengo bi emakume atxilotuta daude paketeak bidali izanaren susmopean. Alemaniak, Frantziak eta Ingalaterrak egin bezala, Yemendik ateratako karga-hegaldiei mugak istea erabaki du.
Erredakzioa
Erabilitako lehergaia, PETN, atzematen oso zaila da aireportuetan egiten diren ohiko kontroletan. Bestalde, Alemaniako Gobernuak Yemenetik ateratzen diren karga-hegaldiak bertan behera uztea erabaki du, Frantziak eta Ingalaterrak bezala.
Bi emakume atxilotutaYemengo poliziak medikuntzako ikasle bat eta haren ama atxilotu ditu Sana hirian, Magdab al Faqir auzoan, ustez lehegailuz beteriko bi pakete Ameriketako Estatu Batuetara bidali izanagatik. Hori da, hain zuzen, segurtasun zerbitzuaren iturriek adierazi dutena.Erresuma Batuan atzemandako lehergailu batean, sakelako telefono bat aurkitu eta "sim" txartelaren bidez lortu omen dute 22 urteko emakumea identifikatzea.Saudiarabiar bat bonbak prestatu eta bidali izanaren susmagarriIbrahim Hassan Al Asiri bonba-fabrikatzaile saudiarabiarra bi bonba-paketeak prestatu eta bidaltzearen susmagarri nagusia da, Yemengo Gobernuko kide batek jakinarazi duenez.Iturri beraren arabera, Saudi Arabiako kriminal bilatuenen zerrendako lehen postuetan dago Asiri, eta lehergailuen erabileran trebea da. Gainera, huts egin zuen Detroiteko atentatuarekin eta Nayaf printzearen aurkako erasoarekin lotura duelakoan daude. Saudi Arabiako agintariek ikerketa abiatu dute; atentatu horrekin zerikusia izan lezaketen Arabiar Penintsulako Al Kaidako kideen bila ari dira.
Bi paketeak Chicagoko judutarren eta homosexualen kontra zihoazenOstiralean lehergailuz betetako bi pakete aurkitu eta desaktibatu zituzten. Lehergailuen helburua Chicagoko bi sinagoga ziren, eta horietako batek homosexualak sarri joaten ziren sinagoga baten helbidea zuenPaketeak karga garraiatzeko erabiltzen ziren bi hegazkinetan zeuden. Lehenengo paketea UPS mezulari enpresaren hegazkin batean zegoen, East Midlandseko aireportu britainiarrean, eta bigarrena, berriz, Dubain, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarreko hegazkin batean zihoan FedEx enpresaren edukiontzian.Aurretik, mezularitza enpresen bulegoetara joan eta paketeak postaz bidali zituztenak bi emakume izan zirela jakinarazi zuten Sanako aireportuko iturriek.