Mundua -
Gabon Gaueko mezua
Aita santuak etxea uztera behartuta dauden pertsonak izan ditu gogoan
Bergogliok dio toki askotan direla Herodes modernoak, euen boterea eta aberastasuna handitzearren errugabeen odola isurtzeko prest daudenak.
Agentziak | Erredakzioa
Bizirauteko etxea eta senitartekoak uztera behartuta dauden milioika pertsonak izan ditu gogoan Frantzisko aita santuak, katolikoek Jesusen jaiotza gogora ekartzeko urtero egiten duten Gabon Gaueko mezan. Ildo horretatik, Josek eta Mariak ere euren etxetik ihes egin behar izan zutela esan du, baina itxaropenez beteta alde egin zutela gaineratu du.
Gabon Gaueko mezua 10.000 pertsonaren aurrean eman du bart Bergogliok, eta Jesus haurra jaio zen egoera berean munduan milioika pertsona daudela azpimarratu du. Etxea utzi behar duten pertsona horientzat zailena gero datorrela esan du aita santuak. Izan ere, haientzat lekurik ez duen beste herri batean saiatu behar dira aurrera irteten, bere garaian Josek eta Mariak egin behar izan zuten modu berean.
Gaur egun, bizirauteko etxea eta senitartekoak uztera behartuta dauden milioika pertsona daudela azpimarratu du Bergogliok. Aita santuaren esanetan, "euren lurraldetik kanporatuak izaten dira pertsona horiek, ez dute euren borondatez alde egitern".
Bergogliok dio toki askotan direla Herodes modernoak, euen boterea eta aberastasuna handitzearren errugabeen odola isurtzeko prest daudenak.
Hala, kasu askotan ihesaldi hori itxaropenez beteta dagoen arren, beste kasu askotan bizirauteko beharragatik alde egin behar dutela azaldu du Bergogliok.
Ildo horretatik, etorkinak besarkatzen lehenak Jose eta Maria direla esan du Frantzisko aita santuak, haiek ere ezagutzen ez zuten beste lurralde batera ihes egitera behartuta ikusi baitzuten euren burua.
Eguberri egunez egin ohi duen bezala, astelehen honetan, "Urbi et Orbi" (hiriarentzat eta munduarentzat) bedeinkapena zabalduko du aita santuak, San Petri basilikako balkoitik.