Mundua -

Erreforma

Frantziako Senatuak erretiro-pentsioen erreforma onartu du

Erretiroa hartzeko gutxieneko adina 60tik 62ra luzatu, eta erretiro-pentsio osoa jasotzeko adina 60tik 67ra luzatzen du plan berriak.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Senatuak erretiro-pentsioen erreforma onartu du behin betiko; moldaketa horren arabera, erretiroa hartzeko gutxieneko adina bi urtetan luzatzen da Frantzian. Dena den, bihar Frantziako Asanblea Nazionalean bozkatu beharko dute.

Kontserbadoreen eta zentristen aldeko 177 boto, eta ezkerraren kontrako 151 boto jaso ditu planak; hori horrela, Senatuak batzorde mistoak adostutako testua onartu egin du.

Erretiroa hartzeko gutxieneko adina 60tik 62ra luzatu, eta erretiro-pentsio osoa jasotzeko adina 60tik 67ra luzatzen du plan berriak. Bihar Asanblea Nazionalak bozkatu beharko du plan hori, baina Gobernuko alderdiak (UMP) Senatuan duena baino gehiengo zabalagoa dauka.

Sindikatuek greba egun berri bat eta protesta gehiago deitu dituzte datorren ostegunerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea