Mundua -

Italia

Berlusconi eta Mediaseteko agintariak, iruzur fiskalagatik ikertuta

Italiako lehen ministroak antzerako auzia dauka Milanen. Bere abokatuek ez dute oraindik argitu Berlusconik Erromako Fiskaltzaren galderei erantzungo dien ala ez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako Gobernuko presidentea, Piersilvio semea eta Mediaset telebista enpresa handiko hainbat agintari susmopean daude ustez iruzur fiskala egin dutelakoan. Hori da, hain zuzen, Italiako hedabideek zabaldu dutena.

Erromako Fiskaltzak 2003 eta 2004 urteetan Italiako Telebista Sareetan (RTI) ustez egindako iruzur fiskala dela era. Elkarte horrek Erroman zuen egoitza eta Berlusconiren Mediaset taldeak kontrolatzen zuen.

Niccolo Ghedini Berlusconiren abokatua eta parlamentariak, ikerketa abian dagoela konfirmatu du eta "oinarririk ez duela" gaineratu du "Milaneko Fiskaltza ikertzen ari den salaketen oso antzekoak direlako, ezberdintasun bakarra ikertutako urteetan dago".

Berlusconiz gain, Piersilvio semea eta Mediaseteko presidenteordea; Fedele Confalonieri telebista enpresaren presidentea; Frank Agrama negozio gizona eta Wiltshire erakundeko arduradun nagusia eta beste hamar pertsona ere ikertzen ari dira.

Berlusconiren abokatuek ez dute momentuz konfirmatu lehen ministroak fiskalen galderei erantzungo dien ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea