Mundua -
Batzarra
2018an Sinn Féin alderdiaren buruzagitza utziko duela iragarri du Gerry Adamsek
Alderdiak urtero egiten duen batzarrean esan duenaren arabera, ez da hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko.
Agentziak | Erredakzioa
2018an alderdiaren buruzagitza utziko duela iragarri du Gerry Adams Sinn Féineko presidenteak larunbat honetan Dublinen. 1983az gero da liderra.
Alderdiak urtero egiten duen batzarrean aditzera eman duenez, azken urtea egingo du lider gisa, ez baita hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko.
"Aldatzeko unea noiz den jakin behar du buruzagi batek, eta momentu hori iritsi da", azaldu du politikariak.
Ondoren jakinarazi duenaren arabera, urte amaieran egingo dute buruzagia nor izango den erabakitzeko bilera berezia.
Adamsek 69 urte ditu, eta Irlandako parlamentuko kidea da Louth konderrirako.
"Beti ikusi izan dut nire burua taldeko jokalari gisa, talde-sortzaile moduan, alegia", zehaztu du Dublinen egindako agerraldian.
Orain, Mary Lou McDonalds (48 urte) da Adamsen ordezko izateko hautagai nagusia.