Mundua -

Afrika

Mugabe presidentearen aurkako protesta jendetsuak izan dira Zimbabwen

Mugaberen Gobernuaren aurka militarrek egindako esku-hartzearekin ados daude manifestariak. 37 urte boterean eman ostean, Mugaberen gainbehera etorri da, egun militarren esku baitago.

Mugabe presidentearen aurkako martxak. Argazkia: EFE
Mugabe presidentearen aurkako martxak. Argazkia: EFE
Mugabe presidentearen aurkako martxak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Robert Mugabe Zimbabweko presidentearen dimisioa eskatzeko milaka lagun atera dira Hararen, Zimbabweko hiriburuan, nahiz Bulawayon (herrialdeko hiri garrantzitsuenen artean bigarrena). 37 urte boterean eman ostean, Mugaberen gainbehera etorri da, militarrek herrialdea mende hartu eta presidentea atxikitu ostean.

Manifestazioetan hainbat lelo izan dira irakurgai, hala nola, "Mugabe, joan zaitez orain" edo "Zimbabwe ez da enpresa pribatu bat, Mugabek dimititu behar du". Ehun bat elkarte zibilek, sindikatuk eta gerra-beteranoen elkarteak deitutako manifestazioak izan dira, eta Indar Armatuen babesa ere dute. Horiek dira, hain justu, herrialdea gidatzen ari direnak, joan den asteartetik, hain zuzen ere.

Mugaberen Gobernuaren aurka militarrek egindako esku-hartzea babestu nahi dute 'elkartasunaren martxek', eta Armadaren buru den Constantine Chiwenga 'herriaren ahotsa' dela diote manifestariek. Gainera, Grace Mugabe lehen andrea ere kritikatu dute, horien esanetan, krisiaren sortzailea da, Emmerson Mnangagwa presidenteordearen dimisioa behartu baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak