Mundua -

New York

Da Vincik historia egin du berriz: margolan bat 450 milioira heldu da enkantean

Enkante batean inoiz ordaindutako diru kopururik handiena da. Artelana orain dela bost mende marraztu zuen, eta jabego pribatua duen Da Vinciren lan bakarra da.

Argazkia: EFE
Salvator Mundi artelana
450 milioi dolarren truke saldu dute Leonardo da Vinciren 'Salvator Mundi'

1:13

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christie's etxeak Leonardo da Vinciren 'Salvator Mundi' margolana saldu du enkante batean, 450,3 milioi dolarren truke. Artelana orain dela bost mende egin zuen eta jabego pribatua duen Da Vinciren lan bakarra da.

Lanak hainbat bide hartu ditu bere bizitzan; Ingalaterrako Carlos I.aren (1600-1649) bilduman egon zen eta, azken fasean, Errusiako aberats baten esku bukatu zuen. Azken horrek 2013an erosi zuen, 127,5 milioiren truke.

Christie'sen esanetan, enkante batean inoiz ordaindutako diru kopururik handiena da. Salneurria 400 milioi dolarretakoa (338 milioi euro) izan da, horri ondoren gehitutako tarifak kontuan hartu barik, erosleak ordaindu behar dituenak.

Salmenta Christie'sek bart egindako arte garaikidearen enkantean egin dute. Da Vinciren artelana epetik kanpo sartu zuten, New Yorken asteon egiten ari diren enkanteek erakartzen duten interesa kontuan hartuta.

Enkanteak 20 bat minutu iraun du, iraupen luzea horren moduko eragiketentzako. Hasierako salneurria 70 milioi dolarretakoa izan da, baina, hiru minutu beranduago, 200 milioitan zegoen.

Parte hartzaileetako bi izan ziren protagonistak, baina horietako batek irabazi zuen eskaintza 370 milioitik 400 milioi dolarrera igo zuenean, beti ere, ondorengo tarifak (50 bat milioi) aintzat hartu gabe.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 New York bideoak Artea gaur Kultura Gaurko azken ordukoa