Mundua -

Jihadismoa

10 atxilotu Frantzian eta Suitzan, terrorismoaren aurkako operazio batean

"Bortizkeriazko ekintzen asmoez" hitz egin omen zuten atxilotutakoek sare sozialetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 pertsona atxilotu dituzte Frantzian eta Suitzan terrorismoaren aurkako operazio batean, epaitegietako iturriek jakinarazi dutenez. Bederatzi atxiloketa Frantzian egin dituzte, eta Suitzan, hamargarrena, Suitzan. Frantzian Paris kanpoaldean eta Itsas Alpeen Departamentuan egin dituzte atxiloketak.

Atxilo hartutakoak 18 eta 65 urte artean dituzte, eta bi anaia bikote daude tartean. Operazioak zabalik jarraitzen du.

Suitzan bizi zen gizon batek 'bortizkeriazko ekintzak egiteko asmoa' azaldu omen zien Frantzian zeuden beste batzuei Telegram bidez, eta mezuak atzeman zituzten. Dena dela, asmo horiek sendoak ote ziren ezin izan dute egiaztatu.

Ez diete armarik eta lehergairik atzeman.

Honakoek parte hartu dute Frantziako operazioan: Terrorismoaren aurkako Zuzendariordetzako, Barne Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiko eta RAIDeko agenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Paris azken ordukoa Frantzia berriak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak