Mundua -
VENEZUELA
'Hauteskundeetara aurkezten ez diren alderdiak desgaituak izan daitezke'
Nicolas Madurok jakinarazi duenez, abenduko hauteskundeetarako hautagaitza aurkezten ez dituzten alderdiek datorren urterako presidentziarako hauteskundeetan parte hartzeko desgaituak izan daitezke.
Agentziak | Erredakzioa
Alkateak aukeratzeko abenduko hauteskundeetara aurkezten ez diren alderdi politikoak ondorengo hauteskundeetan hautagaitza aurkezteko desgaituak izan daitezkeela esan du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak.
Neurri hori "prozesu politiko demokratikotik eta hautesletik" irten diren talde politikoei eragingo lieke, presidentziarako hauteskundeak deitu baitituzte datorren urterako.
Bestalde, Tarek Saab Venezuelako fiskal nagusiak jakinarazi duenez, Hauteskunde Kontseilu Nazionala aintzatesten ez duten funtzionarioen kontrako prozesua abiatzeko eskatuko dio Gorenari, baita abenduko udal hauteskundeetan parte ez hartzera deitzen dituztenen kontra ere.
Saaben arabera, hauteskundeetara aurkezten ez diren alderdiei "konspirazio" eta "desobedientzia" delituak leporatu ahalko dizkiete.