Mundua -
Rio de Janeiro
Bi polizia atxilotu dituzte Brasilen turista espainiar bat hiltzea egotzita
Segurtasun kontrol batean gelditu ez zen ibilgailu bati tiro egin zioten, eta beste bi espainiar eta italiar bat zihoazen barruan.
Agentziak | Erredakzioa
Rio de Janeiroko Polizia Militarrak segurtasun indarretako bi agente atxilotu ditu, turista espainiar baten heriotzarekin lotuta, Brasilgo hiriaren hegoaldean dagoen Rocinhako favela batean. Segurtasun kontrol batean aurrera egin omen zuen barruan zihoan ibilgailuak, gelditu gabe.
Brasilgo segurtasun indarren adierazpenaren arabera, bertan 10:30 inguru zirenean, ibilgailuak gelditu gabe pasatu zuen kontrol bat Largo Boiadeiron, eta poliziek tiro eginez erantzun zuten, barruan nor zihoan jakin gabe.
Polizia Militarraren esanetan, Brasilgo segurtasun indarrak egoera hauetan ibilgailuen atzetik joan eta bidea moztu behar diete, eta ezin dute besterik gabe tiro egin.
Rio de Janeiroko Hilketen saileko arduradun Fabio Cardosoren arabera, lehen ikerketek aditzera ematen dute ibilgailuaren gidariak ez zuela polizien kontrola ikusi.
67 urteko emakume espainiarra Miguel Couto Udal Ospitalean hil zen. Beste bi turista espainiar eta italiar bat zihoazen tirokatu zuten ibilgailuan.
Ordubete lehenago, polizia militar batzuek talde kriminal bateko kideen aurka egin zuten toki berean.