Mundua -
Siria
Raqqa hiria Estatu Islamikotik guztiz aske geratu da
Hala adierazi du Siriako Indar Demokratikoak Telegrameko bere kontuan. Oraingoz ez du xehetasun gehiagorik eman, baina hemendik gutxira, agiri ofizial batean, datu berriak emango dituela aurreratu du.
Agentziak | Erredakzioa
Siriako Indar Demokratikoak (FSD), milizia kurduak buru dituen aliantza armatuak (AEBk babesten dute), jakinarazi duenez, Raqqa hiria (ipar-ekialdea) Estatu Islamikotik guztiz aske geratu da.
Hala adierazi du FSDk Telegram sare sozialeko bere kontuan. Oraingoz ez du xehetasun gehiagorik eman, baina hemendik gutxira, agiri ofizial batean, datu berriak emango dituela aurreratu du.
Aurrez, Talal Salu Siriako Indar Demokratikoko bozeramaileak EFE albiste agentziari esan dionez, bere taldeak Raqqa hiriaren kontrol osoa du. Haren esanetan, garbiketa lanak amaitu arte eta herritarren artean Estatu Islamikoaren (ISIS) zelularik ez dagoela ziurtatu arte ez du garaipena aldarrikatuko.