Mundua -
Londresko atentatua
Seigarren pertsona bat atxilotu dute Londresko erasoarekin lotura duelakoan
17 urteko gizasemea hiriburuaren hegoaldean hartu dute atxilo, bart.
EITB.EUS
Erresuma Batuko Poliziak pertsona bat atxilotu du gaur Londresen, ostiralean hiriburuan izandako atentatuarekin zerikusia duelakoan, hedabide britainiarrek zabaldu dutenez.
Atxilo hartutakoa 17 urteko gizon bat da. Thornton Heathen (Londres hegoaldea) atxiki dute, Erresuma Batuan 00:05 zirenean (01:05, Euskal Herrian).
Azken horrekin, sei pertsona atxilotu dituzte jada Parsons Green metro geltokian etxean egindako bonba batekin egindako erasoarekin lotura dutelakoan. 22 pertsona zauritu ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea