Mundua -
Frantzia
Gizon bat atxilotu dute Eiffel dorretik gertu, istilu bat izan ostean
Sare sozialetako erabiltzaile batzuen arabera Eiffel dorrea ebakuatu dute, Frantziako Poliziak datu hori ezeztatu du. Segurtasunarekin lotutako arazoa izan da.
Agentziak | Erredakzioa
Ostiral gau honetan gizonezko bat atxilotu dute Eiffel dorretik gertu, Parisen, segurtasunarekin lotutako "istilu" bat izan ostean, Frantziako Polizia iturri batek Reuters albiste agentziari jakinarazi diotenez.
"Pertsona bat atxilotu dugu. Istilua amaitu da jada", esan du polizia horrek.
Reuters berri agentziak aipatutako iturri horren arabera, atxilotuak "ez zeukan armarik gainean", eta larunbatean gertatutakoaren inguruko xehetasunak emango dituztela gaineratu du.
Sare sozialetako erabiltzaile batzuen arabera Eiffel dorrea ebakuatu dute, baina polizia iturri horrek datu hori ezeztatu du.
2015eko azaroaren 13an Estatu Islamikoko zelula batek burututako eraso terroristaren ostetik Frantzia larrialdi egoeran dago. Atentatu hartan 130 pertsona hil ziren eta ehunka lagun zauritu ziren.