Mundua -

Ostiralean

Bi gizon atxilotu dituzte Buckingham Jauregiaren ondoko erasoagatik

Erasotzaileak ezpata bat zeraman eta hiru agenteri eraso zien, baina arin zauritu zituen. Scotland Yardek atxilotu nagusiaren, 26 urte, atxiloaldia luzatu du.

Scotland Yardeko agenteak, aurreko eraso baten inguruetan. Artxiboko argazkia: EFE
Scotland Yardeko agenteak, aurreko eraso baten inguruetan. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Scotland Yardek bigarren pertsona bat atxilotu du igande honetan, Londreseko mendebaldean, Buckingham Jauregiko ostiralerako erasoarekin lotura duelakoan. Eraso horretan hiru polizia zauritu ziren.

Poliziak ohar baten bidez zabaldu duenez, bigarren atxilotuak 30 urte ditu eta, oraindik, ez dute identifikatu. Terrorismoa sustatu, prestatu eta ekintzekin lotura izatea egotzi diote.

Halaber, atxilotu nagusiaren, 26 urte, atxiloaldia luzatu du Scotland Yardek.

Erasotzaileak ezpata bat zeraman eta 'Allahu akbar' (Jaungoikoa handia da) oihu egin zuen, larunbatean Poliziak iragarri zuenez, eta ekintza terroristatzat hartu dute.

Gazteak The Mall etorbidean aparkatu zuen, debekatutako leku batean, polizia-auto baten ondoan. Hiru agenteak gerturatu ziren eta gidariaren ondoko eserlekuan ezpata bat zegoela ikusi zuten, hori dela eta, atxilotzen saiatu ziren.

Erasotzaileak indarra egin zuen eta agenteak zauritzen saiatu zen 'Allahu akbar' oihu eginda. Azkenik, gas negar-eragilea erabilita lortu zuten atxilotzea, Dean Haydon Scotland Yardeko terrorismoaren aurkako unitateko buruak azaldu zuenez.

Hiru poliziak zauritu zituen eta, horietako bi, ospitalera eraman zituzten eskuetan eta besoetan eragindako ebakiengatik. Erasotzaileak ere behar izan zuen arreta. Gaur gaurkoz, guztiek sendagiria jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak albisteak Gaurko azken orduko albistea Londres Ingalaterra albisteak