Mundua -

Turku hirian

Finlandian atzo izandako erasoa terrorismotzat jo du Poliziak

Ustezko erasotzailea, 18 urteko marokoar bat, identifikatu eta atxilotu egin dute. Labanarekin egindako erasoan bi lagun hil ziren, eta beste sei zauritu.

Finlandiako erasoan bi lagun hil ziren. Argazkia: EFE
Finlandiako erasoan bi lagun hil ziren. Argazkia: EFE
Finlandiako erasoan bi lagun hil ziren. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Finlandiako Turku hiriko erdialdean izandako erasoa atentatu terroristatzat jo du Poliziak larunbat honetan. Gizon batek bi lagun hil zituen labankadaz. Poliziak aditzera eman duenez, ustezko erasotzailea 18 urteko marokoar jihadista bat da.

Erasoaren bitartean hanka batean zauritu egin zuten erasotzailea. Ospitalean artatu ostean, deklarazioa hartu zioten eta arrazoi terroristengatik egin zuela erasoa baieztatu du Poliziak.

Hildakoei dagokionez, finlandiarrak direla esan du Poliziak, eta zaurituen artean finlandiarrak, italiarrak eta suediarrak daude.

Poliziak azaldu duenez, erasoa 16:00ak aldera tokiko orduan hasi zen, Puutori plazan, gazte batek lagun bat labankadaz hil zuenean. Herritar bat biktima laguntzera hurbildu zen, eta hori ere hil zuen erasotzaileak.

Hainbat lagunek osatutako talde batek aurre egin zion makilekin, hori dela eta, erasotzaileak ihes egin zuen, eta bidean hainbat lagun zauritu zituen. Polizia hura atxilotzen saiatu zenean, gazteak aurre egin zieten; ondorioz, poliziek hanka batean tiro egin zioten, eta jarraian atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Europa bideoak Atentatuak argazkiak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak