Mundua -

Levallois-Perreten

Gizon batek sei soldadu harrapatu ditu ibilgailu batekin, Parisen

Ibilgailua, BMW markako auto beltz bat, bilatzen ari dira. Terrorismoaren kontrako Fiskaltzak ikerketa abiatu du. Hiru soldadu larri zauritu dira.

Harrapaketa izan den lekua. EiTB
Levallois Perret auzoko harrapaketaren lekua. EiTB
Frantziako Polizia harrapaketaren egilearen bila dabil

1:18

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek gidatutako ibilgailu batek terrorismoaren aurkako operatiboan lan egiten duten hainbat militar harrapatu ditu gaur Parisko kanpoaldean dagoen Levallois-Perret udalerrian (Hauts-de-Seine departamendua). Sei soldadu zauritu dira, hiru larri.

Horiek harrapatu eta ihes egin du. Frantziako Poliziak, baina, hura topatzeko operazio "masiboa" jarri du abian, Barne Ministerioko iturriek baieztatu dutenez. Lehen datuen arabera, BMW markako auto beltz bat erabili du ustezko erasotzaileak soldaduak harrapatzeko.

Parisko Fiskaltzaren terrorismoaren aurkako atalak bere gain hartu du gertaera ikertzeko ardura. Fiskaltzaren esanetan, ikerketak "helburu terroristak dituen gaizkile talde batek agintaritza publikoaren kide batzuk hiltzeko saiakera" izango du jomuga.

LEVALLOIS PARIS HARRAPAKETA ATROPELLO EFE

Verduneko kuartelean jazo da harrapaketa. EFE

08:15 aldera jazo da gertaera, militarrak Verduneko kuarteletik atera direnean.

Hasiera batean larri zauritutakoak bi zirela zabaldu bada ere, Florence Parly Defentsa ministroak hiru direla zehaztu du. Percy erietxe militarrera (Clamar udalerria) eraman dituzte.

 

 

Nahita harrapatu dituzte, Levallois-Perreteko alkatearen esanetan

Patrick Balkany Levallois-Perreteko alkateak nabarmendu duenez, harrapaketa "eraso nazkagarria izan da, nahita eragindakoa".

Harrapatzea izan eta gutxira egin ditu adierazpenak alkateak BFM telebista katean. Horren esanetan, ibilgailua, BMW markako auto beltz bat, militarrak kuarteletik noiz aterako zain egon da.

PARIS HARRAPAKETA LEVALLOIS EFE

Bi militar, harrapaketa izan den lekua zaintzen. EFE

Trafiko gutxiko kale batean dago kuartela, parke baten aurrean, eta ustezko erasotzaileak kontrako noranzkoan gidatu du, alkatearen hitzetan.

Erasoa izan dela baieztatuko balitz, Sentinelle operatiboaren kontrako bosgarrena litzateke honakoa. 2015eko atentatuen ondotik jarri zuten martxan, eta 10.000 militar barreiatu dituzte Estatu osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Paris azken albisteak Frantzia Atentatuak albisteak Gaurko azken orduko albistea