Mundua -

Telebista

Al Jazeera telebista-katea itxiko duela iragarri du Israelek

Benjamin Netanyahu lehen ministroak Qatarko hedabideak indarkeria bultzatzen duela adierazi ostean dator erabakia.

Al Jazeera telebista-kateak Jerusalemen dituen bulegoak. Argazkia: EFE
Al Jazeera telebista-kateak Jerusalemen dituen bulegoak. Argazkia: EFE
Al Jazeera telebista-katea itxiko du Israelek

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ayoub Kara Israelgo Gobernuaren Komunikazio arduradunak atzo adierazi zuenez, Israelgo Gobernuak Al Jazeera telebista-katea ixteko asmoa dauka. Erabaki hori Benjamin Netanyahu lehen ministroak Qatarko hedabideak indarkeria bultzatzen duela adierazi ostean dator.

Kazetarien akreditazioak bertan behera geratzea eta telebista-katearen emisioak blokeatzea eskatuko du Karak, atzo emandako prentsaurrekoan agertu zuenez.

Kateak berak bere kanal digitaletan argitaratu zuenaren arabera, Israelek langileen prentsa-baimenak eteteko administrazio-prozedura hasi du, baina ez zuen zehaztu noiz jarriko diren indarrean.

Netanyahuk hainbat aldiz kritikatu du Al Jazeera, albisteak emateko moduarengatik, eta bereziki kritiko azaldu zen orain gutxi Meskiten Zabalgunean izan den krisialdiari buruz egin zuen estaldurarengatik; izan ere, Israelen aurkako indarkeria bultzatzen zuela leporatu zion telebista-kateari.

Legezko neurriak

Al Jazeerak, bere aldetik, iragarri du legezko neurriak hartuko dituela Israelen erabaki hori gauza ez dadin.

Al Jazeera harrituta agertu da "Ekialde Hurbileko demokrazia bakarra dela dioen herrialdeak" hartutako erabakiaren aurrean, eta, nabarmendu duenez, "gertutik" jarraituko ditu Israelek hartutako erabakiaren ondorioak. Horrez gain, "beharrezkoak diren legezko neurriak" hartuko dituela aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Israel