Mundua -

Teheranen

Hassan Rohani Irango presidente inbestitu dute

Presidenteak 'herri osoaren zerbitzura' egongo dela zin egin du. Era berean, herrialdearen egoera hobetu ez ezik, justizia, askatasuna eta hiritarren eskubideak errespetatuko dituela azaldu du.

Hassan Rohani, Irango presidentea. EFE
Hassan Rohani, Irango presidentea. EFE
Hassan Rohani, Irango presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hassan Rohani kleriko moderatuak Irango presidente kargua hartu du gaur, Teherango Parlamentuan egindako ekitaldi batean. Beraz, beste lau urtez izango da herrialdeko agintari nagusia. Nazioarteko hainbat delegaziok hartu dute parte inbestidura ekitaldian.

"Koran sakratuaren eta Irango herriaren aurrean" zin egin du, "Jaungoiko ahalguztidunaren izenean, hura izango baita erlijio ofizialaren, sistema errepublikar islamiarraren eta herrialdeko Konstituzioaren zaindaria".

Bestalde, "herri osoaren zerbitzura" egongo dela zin egin du. Era berean, herrialdearen egoera hobetu ez ezik, justizia, askatasuna eta herritarren eskubideak errespetatuko dituela azaldu du.

Ali Lariyani Irango Parlamentuko presidenteak eta Sadeq Lariyani Botere Judizialaren buruzagiak hitzaldiak eskaini dituzte.

Kanpoko agintariei ekitaldira joan izana eskertu diete biek. Horrez gain, joan den maiatzeko hauteskundeetan izandako parte hartze handia ere azpimarratu dute (% 73), Irango demokraziak duen sendotasuna  duelako. Iraniarrak Errepublika Islamiarrarekin leialak direla ere nabarmendu du.

Besteak beste, Federica Mogherini Europako diplomaziako burua, eta Irak eta Afganistango ministroak eta Parlamentuko presidenteak izan dira ekitaldian.

Gaurkoa jaieguna izango da aurrerantzean erabaki dute Iranen. Rohanik bi aste izango ditu Gobernu berria osatzeko. Mohamed Yavad Zarif diplomazia buruak karguari eustea eta hainbat emakume egotea ere aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea