Mundua -

'Il Cavaliere', bere saltsan

Berlusconi: 'Dirua daukat eta ez omen dut gaizki egiten'

Lehen ministroak, besteak beste, "aberats batekin ezkontzeko" gomendioa eman zien gazteei. Gainera, emakume guztiak besarkatzeko gogoak zituela onartu zuen eta haietako bati telefonoa eskatu zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa Pueblo de la Libertad (PDL) bere alderdiko gazteekin bildu da eta, hainbat txiste eta txutxu-mutxu artean, atzerrian lana bilatzeko, dirudun batekin ezkontzeko eta egunkaririk ez irakurtzeko esan die.

Berlusconik bertan zeuden neska guztiak besarkatzeko gogoak zituela esanez hasi du bere hitzaldia, eta bukaeran telefono zenbakia eskatu dio galdera bat egin dion emakumeari.

Hain zuzen, galderen txandan, neska batek gazteek lana aurkitzeko dituzten zailtasunen inguruko galdera egin dio. ''Il Cavaliere''k, mutil-lagun aberats bat bilatzeko gomendatu dio; berak, esaterako, berarekin ezkondu nahi duten nesken zerrenda luzea duela esan du, adibide moduan.

"Badakit kritikatu egingo nautela, baina esan egingo dut: Nirekin ezkontzeko zain dauzkat, izan ere, jatorra eta diruduna naiz, eta ez omen dut gaizki egiten. Gainera zaharra naizela pentsatuta, nire dirua laster hartuko dutela uste dute", adierazi du, eta bertakoen barrea eragin du horrela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea