Mundua -
Krisi konstituzionala
Moldaviak erreferendum bidez erabakiko du presidentea aukeratzeko era
Parlamentua ez da gai izan presidentea aukeratzeko eta orain, erreferendum batek presidentea sufragio zuzenaz erabakitzea proposatuko du.
Erredakzioa
Moldaviak erreferendun konstituzionala izan du herriko presidentea sufragio zuzenaz hautatzea onartzen duen ala ez erabakitzeko, izan ere, bertako legebiltzarrak urtebete darama presidentea nor izango den adostu ezinik.
Europarekin Bateratzearen aldeko Aliantzak 2009ko uztaileko hauteskundeetan boterea kendu zien komunistei eta hauek izan dira erreferenduma antolatu dutenak. Helburua, Moldaviaren modernizazioa galarazten duen krisi instituzionalarekin amaitzea.
Mihai Ghimpu Moldaviako Legebiltzarreko burua jarduneko presidente lanetan aritu da iaztik, 2009an egindako bi bozkaketak, komunisten boikota dela eta, ezer ezean geratu ondoren.