Mundua -
Sarkozyri desafioa
Milaka frantsesek ijitoen kanporaketen aurkako protesta egin dute
Paris eta beste 130 hirietan Sarkozy presidentearen "politika xenofoboaren" aurkako manifestazioak egin dituzte.
Erredakzioa
Frantziako hainbat hiritan hamarka mila pertsona protesta atera dira kalera n Nicolas Sarkozy presidenteak ijitoak kaleratzeko ezarritako politika gaitzetsi nahian.
Parisen 50.000 pertsona izan dira, antolakuntzaren arabera, eta 12.000 Poliziaren arabera. Politika arrazistaren kontrako deialdia erakunde sozialek, sindikatuek eta ezkerreko alderdiek egin dute.
Frantziako beste 130 hiritan ere protesta ekitaldiak izan dira; Bordelen esaterako, 3.500 pertsona bildu dira goizeko manifestazioan. Martxa "Arrazismoa gelditu. Askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna arriskuan".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea