Mundua -
Ipar Korea
Trumpek 'zerbait' egingo du Pyongyangen portaera 'arriskutsua' dela eta
AEBko presidenteak adierazi du "ondorioak" izango dituela "Ipar Koreako Gobernuaren jokabide txarrak", eta aliatuei bat egiteko deia egin die.
agentziak | erredakzioa
Donald Trump AEBko presidenteak Varsovian esan du "ondorioak" izango dituela "Ipar Koreako Gobernuaren jokabide txarrak".
Andrzej Duda Poloniako presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, ez du Ipar Korea Sirian bihurtzea nahi, eta portaera "arriskutsua"ren aurrean "zerbait" egingo duela hitzeman du.
AEBko agintariak terrorismoaren aurkako borrokan ez ezik, Ipar Koreako mehatxuaren aurkakoan ere laguntzeko eskatu die aliatuei.
Trumpek gaineratu du hainbat erantzun "gogor" aztertzen ari direla Pyongyangen jarrerari aurre egiteko, baina ez du argitu nahi izan ekintza militar bat abiatuko duen edo zer aurreikusten duen.
"Nik ez dut marra gorririk marrazten", adierazi du Trumpek, eta gogorarazi "akats handia" egin zuela hor Barack Obamak, arma kimikoekin marra gorria marraztu ostean ez zuelako erantzun.
Dena dela, azpimarratu du AEBk "zerbait" egingo duela "lotsagarri" jo duen portaera horren aurrean.