Mundua -

Kontroletik kanpo

Suhiltzaileak, Portugaleko sutea kontrolatu ezinik

Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Dagoeneko 64 dira hildakoak.

Argazkia: EFE
64 hildako utzi ditu suteak Portugalen

1:42

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 2.000 suhiltzailek jarraitzen dute gaur, astelehena, Portugalgo erdigunea hartu duten su garrak itzaltzeko lanetan. Dagoeneko 64 dira hildakoak, Babes Zibilak emandako azken datuen arabera.

Ezinezkoa izan da sua kontrolatzea, gauean. Leiria (bertan piztu zen sua), Coimbra eta Castelo Branco barrutiak hartu ditu suak, guztiak daude herrialdearen erdigunean.

Espero dute gaur goizean Espainiako beste bi hegazkin eta Frantziako laguntza gehiago heltzea, egoera kontrolatu ahal izateko.

Antonio Costa lehen ministroak igandean esan zuenez, hildako kopuruak gora egingo du "seguru asko", momentuz heltzea ezinezkoa den zenbait lekutara heltzen direnean.

Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Ondoren, ziztu bizian zabaldu zen, haize-ufada handiak eta tenperatura altuek areagotuta.

EBaren laguntza, aktibatuta

Europar Batasunak babes zibileko komunitate-mekanismoa aktibatu zuen atzo, Portugali laguntza emateko, eta suteen aurkako hegazkinak bidaltzea ahalbidetu du.

"Portugalgo agintarien berehalako laguntza eskaerari erantzunez, babes zibileko Europako mekanismoa aktibatu da, suteen aurkako salbamendua emateko", adierazi du Christos Stylianides Laguntza Humanitarioko eta Krisi Kudeaketaren komisarioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Suteak argazkiak Eguneko albisteak Portugal Suhiltzaileak azken ordukoa