Mundua -

Erresuma Batua

Alderdi Kontserbadoreak eta DUPek aurreakordioa adostu dute

Hala eta guztiz ere, bi alderdiek negoziazio prozesuarekin jarraitzen dutela iragarri dute.

Theresa May. EFE
Theresa May. EFE
Gobernua osatzeko negoziazioak hasi ditu Theresa Mayk

1:02

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa Mayren Alderdi Kontserbadoreak eta Ipar Irlandako Alderdi Unionista Demokratikoak Gobernu kontserbadorea babesteko aurreakordioa hitzartu dute, Gobernu britainiarrak aditzera eman duenez.

"Alderdi Unionista Demokratikoak Gobernu kontserbadorea babesteko konfiantzan eta laguntzan oinarritutako behin-behineko aurreakordioa lortu duela baieztatu dezakegu, datorren astean Parlamentua berriz elkartzen denerako", azaldu du Gobernu britainiarreko bozeramaile batek.

Hala, oraingoz baztertu egin dute DUPekin koalizio gobernua osatzea. Trukean, Alderdi Kontserbadoreak DUPen programaren hainbat atal onartuko ditu, nahiz eta ez dituzten zehaztu zein.

Gobernua osatzeko akordioa negoziatzen jarraitzen dute

Era berean, protestanteek Gobernu kontserbadorea babestea lortzeko negoziatzen jarraitzen dutela azaldu dute bi alderdiek.

DUPeko bozeramaile baten arabera, erronka berrien garai honetan nazioari egonkortasuna nola eman aztertzeko konpromisoari eutsi diote alderdian.

Ohar horren berri eman ondoren, Mayren bozeramaile baten esanetan, lehen ministroak DUPeko hainbat ordezkarirekin hitz egin du "iparirlandarren babes zehatz batzuekin minorian gobernatu ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Erresuma Batua argazkiak Eguneko albisteak Theresa May