Mundua -
Atentatua Londresen
Londresko atentatuan desagertutako madrildar baten bila ari dira
Familiak jakinarazi duenez, Ignacio Echeverria, Madrilgo Las Rozas udalerriko bizilaguna, Londresko zubian zegoan erasoetako bat gertatu zenean.
Agentziak | Erredakzioa
39 urteko madrildar baten bila ari dira Londresen, larunbatean izandako atentatuetan desagertu ostean. Erasoetako bat jazo zen tokiaren inguruan ikusi zuten azken aldiz.
Familiak sare sozialetan emandako informazioaren arabera, Ignacio Echeverria, Las Rozas udalerriko bizilaguna, Londresko zubian zegoen bi eraso terroristetako bat gertatu zenean.
Iturri diplomatikoak jakinaren gaineran daudela azaldu dute. Hala, enbaxada eta kontsulatua familiari laguntzen ari direla baieztatu dute, eta agintari britainiarrekin harremanetan daudela.
Familiaren esanetan, hainbat lagunekin patinatzen ari zen madrildarra, atentatua izan zen lekutik hurbil, eta erasotzaileetako batek haren emazteari eraso ziola ikusi omen zuen.