Mundua -

Bilera

Macronek Siriako eraso kimikoei erantzungo diela esan du Putinen aurrean

Errusiako presidenteak azpimarratu du Frantziakoak badakiela zein den bere iritzia: "Ezin dugu mehatxu terroristaren kontra borroka egin Estatua suntsitzen".

Macron eta Putin, gaur. Argazkia: Efe
Macron eta Putin, gaur. Argazkia: Efe
Macron eta Putin, gaur. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Vladimir Putin Errusiakoaren aurrean ohartarazi du berehala erantzungo duela Sirian "arma kimikoak erabiltzen badituzte".

Errusia eta Frantziako agintariek emandako prentsaurreko batean, Macronek esan du Sirian terrorismoari aurre egiteko lankidetza indartu nahi duela Moskurekin, horixe baita Frantziaren "erabateko lehentasuna" herrialde arabiarrean.

Macronek Versalles Jauregian jaso du Putin, eta presidente izendatu zutenetik atzerriko estatuburu batek Frantziara egiten duen lehenengo bidaia izan da.

"Gure aldetik marra gorri argia dago, arma kimikoen erabilera, edonork erabiltzen dituela ere, eta Frantziak berehala erantzungo du", azpimarratu du presidente frantziarrak.

Bestalde, Putinek berretsi du Macronek ongi ezagutzen duela Errusiaren iritzia: "Ezin dugu mehatxu terroristaren kontra borroka egin Estatua suntsitzen".

Hori dela eta, terrorismoaren aurka "indarrak batu" eta arreta adostasunetan jartzea aldarrikatu du.

Pedro Handiak 1717an Frantziara egin zuen lehenengo bidaiaren eta bi herrialdeen arteko 300 urteko harreman diplomatikoaren erakusketaren inaugurazioan izan da gero Putin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Errusia argazkiak Vladímir Putin argazkiak Frantzia berriak Gaurko azken orduko albistea Macron azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian?