Mundua -
Bisita ofiziala
Trump eta Saudi Arabiako erregea bildu dira haien aliantza sendotzeko asmoz
380.000 milioi dolarreko kostua izango duten akordioak sinatuko dituzte bi buruzagiek, xede izanik elkarri laguntza militarra eskaintzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidentea eta Salman bin Abdulaziz Saudi Arabiako presidentea batzartu dira larunbat honetan Al Yamama Jauregian, Riaden, haien arteko aliantza estrategikoaren eta terrorismoaren aurkako borrokaren inguruan eztabaidatzeko helburuz.
Aurreikusita dagoenez, 380.000 milioi dolarreko kostua izango duten akordioak sinatuko dituzte bi buruzagiek, xede izanik elkarri laguntza militarra eskaintzea.
Washingtonen arabera, defentsa-talde eta zerbitzu horiek "Saudi Arabiaren segurtasuna bermatuko dute epe luzera, iraniarren mehatxuen aurrean, eta eskualde hartan terrorismoaren aurkako operazioen gaitasuna handituko dute, AEBren esku-hartzea arinduta".
Nazioartean egindako bidaia ofizialaren lehenengo herrialdea izan da Saudi Arabia. Ondoren, Israelen, Palestinan, Vatikanoan, Bruselan eta Sizilian izango da.
Gainera, Saudi Arabiak, Kuwaitek, Arabiar Emirerri Batuek, Bareinek, Catarrek eta Omanek osatutako Golkoko Lankidetzarako Batzordearen topaketa batean parte hartuko du Trumpek igande honetan.