Mundua -
Poltsa susmagarria
Poliziak Louvreko zabalgunea berrireki du denbora batez hustu eta gero
Emmamuel Macron sozioliberalak leku horretan ospatuko du hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzak ezagutzera emateko ekitaldia.
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako Poliziak baieztatu duenez, normaltasuna itzuli da Louvre Museoko zabalgunera (Paris), txakur polizia batek "poltsa susmagarri bat" usaindu ostean. Leku horretan dauka kokatuta Emmanuel Macron presidentegaiak bere prentsa-bulegoa.
"Poltsa hori antzeman eta gero, bertan zeuden 300 kazetariei lekua husteko eskatu diegu", azaldu dio Poliziako iturri batek Reuters agentziari. Parisko Polizia metropolitarrak lekua hustu duela baieztatu du, baina "segurtasunezko egiaztaketa bat egiteko" besterik ez dela izan erantsi du.
Handik minutu gutxira eta bere Twitter kontu ofizialaren bidez Parisko Poliziak egiaztaketa-lanak bukatu dituela eta egoera normaltasunera itzuli dela zabaldu du.