Mundua -

Abstentzioei esker

Zentsura-mozioa gainditu du Berlusconiren Gobernuak

FLI alderdi berriaren diputatuen abstentzioari esker proba gainditzea lortu du PDLk. FLI Gianfranco Finik osatu zuen, Berlusconiren alderditik egotzi ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioak Giacomo Caliendo Justizia idazkariordearen aurka aurkeztutako zentsura-mozioa gainditzea lortu du gaur Silvio Berlusconiren Gobernuak. PDL alderdiaren zatiketa gertatu ostean, Gobernuak pasa duen lehen egonkortasun froga izan da.

Hain zuzen ere, FLI alderdi berriaren diputatuen abstentzioari esker froga gainditzea lortu du PDLk. FLI Gianfranco Finik osatu zuen, Berlusconiren alderditik egotzi ostean.

Eztabaida gogor baten ostean, zentsura-mozioa atzera bota du Ganberak, Berlusconi bertan zela. Alderdi Demokratak (PD) eta IDVk aurkeztu dute mozioa. Aldeko 229 boto, kontrako 299 eta 75 abstentzio izan dira bozketan. 316 diputatuk gehiengo absolutua ematen dute osoko bilkuran.

Magistraturan eragin nahi zuen ustezko sare batean inplikatuta izan zatekeela jakin denean Caliendoren kontrako mozioa aurkeztu dute.

Abstentzioak

FLI eta beste talde txiki batzuen (UDC, API eta MPA) abstentzioak krisi politikoa ez areagotzea ahalbidetu du, baina Berlusconiren Gobernuaren etorkizuna hipotekatuta utzi dute hurrengo bozketetarako.

Azken hilabeteetan Berlusconiren Exekutiboaren aurkako zentsura-mozioak aurkeztu ditu oposizioak. Aurretik aurkeztutako bi ekimen lehen ministroaren bi laguntzaileren dimisioarekin amaitu ziren, Finiren sektorearen ustezko presioengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea