Mundua -

Dortmund

Borussiaren kontrako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Alemaniar-errusiar gizonezko bat da eta erasoaren helburua ekonomikoa izan zela uste dute, egun horretan bertan talde alemaniarraren akzioak erosi zituelako.

Borussia Dortmunden autobusa, atentatuaren ostean. Argazkia: Efe
Borussia Dortmunden autobusa, atentatuaren ostean. Argazkia: Efe
Borussiaren kontrako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

1:14

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Fiskaltza federalak jakinarazi du gizonezko alemaniar-errusiar bat atxilotu dutela Borussia Dortmunden autobusaren kontrako atentatuarekin lotuta, eta susmagarriaren helburua ekonomikoa izan zela uste dute, erasoa izan zen egunean bertan futbol taldearen akzioak erosi zituelako.

Fiskaltzaren arabera, 28 urteko atxilotuak Borussia Dortmunden 15.000 put edo akzio saltzeko aukera erosi zuen apirilaren 11n, atentatua izan zen egunean, astebete lehenago eskuratutako mailegu batekin.

Atentatuarekin, susmagarriaren helburua akzioen beherakada handia lortzea zen, salmenta eskubideak erosi zitueneko prezioan saldu eta dirua irabazteko.

Horrela, erabat baztertu dute jihadismoaren hipotesia; izan ere, erasoaren lekuan agertu ziren idatziek ere ez omen dute bat egiten jihadistenekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Alemania albisteak Atentatuak albisteak Gaurko azken ordukoa