Mundua -
Alemania
Hiru lagun atxilotu dituzte Alemanian, jihadista baten konplize direlakoan
Atentatu bat prestatzea leporatuta behin-behinean espetxean dagoen gizonezko baten laguntzaile izatea egozten die Fiskaltzak.
Agentziak | Erredakzioa
Alemaniako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Ipar Renania – Westfalian, espetxean dagoen ustezko jihadista bati atentatu bat prestatzen lagundu izana leporatuta.
Fiskaltzak jakinarazi duenez, atxiloketak ostegun gauean egin zituzten. Atxilotutakoak bi afganiar (27 urtekoak) eta alemaniar bat (25 urte) dira. Hirurak atxilotzeko eta kartzelan sartzeko agindua emana zegoen.
Joan den otsailetik behin-behinean espetxean dagoen alemaniar baten laguntzaile izatea leporatzen diete.
Antza, galdeketetan, Poliziaren eta Armadaren kontrako erasoak prestatu ziela aitortu zien susmagarriak poliziei.