Mundua -
Tragedia Mexicon
Senitartekoak Mexikon dira aurkitutako azken hilotza identifikatzeko
Gorpuzkiak deskonposizio egoeran daude, ondorioz posiblea da identifikaziorako DNA frogetara jo behar izatea. Hilotza Tamuin aurkitu zuten, San Luis de Potosin, bertara iristen oso zaila den lekuan.
Erredakzioa
San Luis de Potosi estatu mexikarrean hondoratutako baltsan zeuden lau ikasleren senitartekoak Mexikora iritis dira 18:30ak aldera. Bidai honen helburua aurkitutako azken gorpua identifikatzen ahalegintzea da.
Zehatz mehatz, Nuria eta Neus Terrades ahizpen bi senitarteko dira (Neus hilik aurditu zuten atzo) eta Irene Carboren beste bi, hiru neskak Gironako Cass de la Selva herrikoak ziren.
Aurkitutako gorpuaren egoera txarra dela eta, posible da DNA probak egin behar izatea hildakoaren gorpua norena den jakiteko.
Aurkikuntza 14:30ak aldera izan zen (21:30ean Espainian), El Caracoleko komunitatean, Tamuin herrian (San Luis de Potosi estatuan), Babes Zibileko hegazkinak zonaldea ikuskatzen ari zirela. Erreskate taldeek zazpi ordu baino gehiago eman zuten hilotza erreskatatzeko, heltzeko zaila den alde batean baitzegoen.
Babes Zibileko Estatu-Zuzendaritzak adierazi duenez, erreskate lanak Mexikoko gabean amaitu dira eta goizez hasiko dira berriz (14:30ean Espainian).