Mundua -

Asteazkenean desagertu zen

Mexikon desagertutako ikasle kataluniar baten hilotza topatu dute

Neus Tarradas du izena, 23 urtekoa. Gorpua istripua gertatu zen lekutik 10 kilometrora aurkitu dute. Baieztatzea falta bada ere, antza biktima "itota era kolpeen eraginez" hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeek Neus Terradas 23 urteko ikaslearen gorpua aurkitu dute; aurreko asteazkenean desagertu zen beste hiru gazte kataluniarrekin batera Gallinas ibaia zeharkatzen saiatzean txalupa irauli ostean, San Luis de Potosi Mexikoko estatuan.

Hilotza istripua gertatu zen lekutik 10 kilometrora topatu dute, Gerardo Cabrera Olivo komandanteak (eta Babes Zibilak martxan jarritako bilaketa taldearen arduraduna) zabaldu duenez.

Ikaslearen gorpua Puente de Dios parajean agertu da Tampaon errekan dagoen oholesi batean. Handik Aquismon herrira eraman dute, eta bertan ibaiaren ertzera heltzea lortu zuten bi espainiarrek identifikatu dute. Cabrera Olivoren arabera, eta baieztatzea falta bada ere, antza biktima "itota eta kolpeen eraginez" hil zen.

100 bat pertsona ari da beste hiru desagertuen bilaketan parte hartzen, 30 kilometro inguruko zonalde batean, eta inguruan bizi diren guztiei erreskate taldeekin batera lan egiteko deialdia egin diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea