Mundua -

Irak, 2003an

AEBek esan dute jada absolbitu dituela Couso uztez hil zuten soldaduak

Esan dutenez, soldaduak "Armadak ikertu egin zituen eta, Iraken egoera zela eta, absolbitu zituen" Pentagonoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Estatu-Departamentuak esan duenez, ustez Jose Couso Telecincoko kamara hil zuten bi soldaduak, Bagdadeko Palestina Hotelean, Pentagonoak absolbitu zituen. Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak eskatu du aurreko ostegunean soldadu horiek bilatzea eta atxilotzea.

"Soldaduak Armadak ikertu egin zituen eta, Iraken egoera zela eta, absolbitu zituen" Phillip Crowley Estatu-Departamentuko bozeramaleak prentsaurrekoan esan duenez.

"Utziko diet Espainiako agintariei nondik norakoak beste behin aztertzen", haren esanetan.

Pedraz epaileak hiru soldaduak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du, Espainiara estraditatu ditzaten. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari (CGPJ) baimena eskatu dio datorren udazkenean Irakera joan eta inspekzio bat egiteko 2003ko apirilaren 8an kamara hil zuten lekuan.

Instrukzio 1. zenbakiko Epaitegi Zentraleko erabakia Gorenak auzia bigarrenez zabaltzeko erabakiak bultzatuta etorri da, Auzitegi Nazionaleko Zigor-Arloko Salak artxibatu eta hiru militarren auzia baliogabetu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea