Mundua -

Latinoamerika

42 pertsona zauritu dira Venezuelan, Gorenaren aurkako manifestazioan

Asanblea Nazionaleko presidenteak esan duenez, Justizia Auzitegi Gorenaren aurka egindako manifestazioan 42 pertsona zauritu dira, horietako bat balagatik, eta hainbat pertsona atxilotu dituzte.

42 pertsona zauritu dira eta hainbat pertsona atxilotu dizute, Caracasen. EFE
42 pertsona zauritu dira eta hainbat pertsona atxilotu dizute, Caracasen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caracasen Auzitegi Gorenaren aurka egindako manifestazioan 42 pertsona zauritu dira, horietako bat balagatik, eta hainbat pertsona atxilotu dituzte, Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak, Julio Borges oposiziogileak, asteazken honetan, esan duenez.

“Pertsona bat (39 urte ditu) suzko arma batek zauritu du, Guardia Zibilak gazte bat harrapatu du eta traumatismoak ditu gorputzeko hainbat tokitan, eta 32 pertsona baino gehiago daude ubelekin eta josturekin”, adierazi du Borgsek prentsaurrekoan, manifestazioa amaitu eta ordu gutxira.

Oposiziogileak azaldu duenez, Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten alderdietatik askok emandako informazioarekin burutu dute balantzea. Datuak Venezuelako hiriburuko udalerrietako anbulategietan” jaso direla gaineratu du.

“Atxilotuei dagokienez, hainbat alderdik eman dizkiguten zifrak dira, eta zaurituen eta atxilotuen artean 50 pertsona baino gehiago ditugu, batzuk kazetariak eta guzti dira, askatasuna debekatu diete eta Sebin Inteligentzia Zerbitzuan daude uneotan”, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Venezuela