Mundua -

Tragedia Alemanian

19 hildako eta 342 zauritu Alemaniako 'Loveparade' jaialdian

Ikara krisi baten ondorioz geratu da ezbeharra. Momento horretan, 1,4 milioi "tecno" zale zeuden inguruetan.

99

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Loveparade", munduko "tecno" jaialdirik garrantzitsuena, tragedia bihurtu da 19 hildako eta 342 zauritu ingururekin. Lehenengo informazioen arabera, aurten milioi batetik gora parte-hartzaile bildu ditu jai honek eta gaztez beteta zegoen tunelean bapatezko ikara krisia sortu denean gertatu da ezbeharra. Espainiak Dusseldorfen duen kontsulatuak adierazi duenez, zaurituenartean hiru espainiar daude.

Poliziaren arabera, hildakoak harrapatuta geratu dira lurrazpiko ibilbide batean. Tunela 60. hamarkadan eraiki zuten, larrialdietarako irteerarik gabe.

Lekukoek esan dutenez, "aurretik ikusi zitekeen" amesgaiztoa izan da.

Momentu horretan milioi t'erdi pertsona zeuden Duiburgoko kaleetan eta jaialdirako bereziki prestatutako eremuan.

"Loveparade"ko antolatzaileek desfilea eta jaia aurrera jarraitzeko erabakia hartu dute, hasieran dena bertan behera uzteko lehen deialdiek parte-hartzaile batzuengan sortutako indarkeriarako joera ikusita, batez ere.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak agiri baten bitartez adierazitakoaren arabera, guztiz hunkituta dago ezbeharraren ondorioz.

 

10 metro zabalerako tunela

Jende-pilaketa 15:00etan (GMT) gertatu dela baieztatu du poliziak. Ordu horretarako desfilearen iritsiera aurrekusita zegoen eta, jarraian, jaiaren eremuko ateak ixteko asmoa zegoen.

Momentu horretan ehundaka mila pertsona eremuaren barruan zeuden. Beste milaka batzuk, berriz, ezin zuten bertara sartu eta aurretik moztuta zegoen A-59 autobidetik zetozen eremura iristeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea