Mundua -

Atentatu saiakera

Hilketa terrorista saiakera egotzi diote Anberesen atxilotutakoari

Hasiera frantsesa zela esan bazuten ere, tunisiarra dela jakinarazi dute gaur Belgikako agintariek.

Agenteak Anberesen atxilotutako gizonaren autoa miatzen. EFE
Agenteak Anberesen atxilotutako gizonaren autoa miatzen. EFE
Agenteak Anberesen atxilotutako gizonaren autoa miatzen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Fiskaltzak Anberesen ostegunean atxilotutako gizona inputatu du hilketa terrorista saiakera egotzita. Atxilotutakoa hainbat oinezko autoarekin harrapatzen saiatu zen Anbereseko kale jendetsuetako batean.

Fiskaltzak jakinarazi duenez, haren nazionalitatea esatean hanka sartu zuen atzo. Mohamed R. tunisiarra da, eta ez frantsesa.

Anbereseko instrukzio epaileak "Mohamed R, 1977ko martxoaren 8an jaiotako tunisiarra, inputatu du hilketa terrorista saiakera, tiro egiteko saiakera, zauriak eta arau-hausteak egiteko saiakera eta armak edukitzeko legea hausteagatik", nabarmendu du Fiskaltzak ohar batean.

Fiskaltzaren esanetan, gizona atxilotuta dago oraindik. Informazio gehiagorik ez du eman, ordea, "ikerketa baitago abian".

Mohamed R.k aurrekariak ditu, baina ez jihadismoagatik. Polizia belgikarrak armak eta bidoi bat atzeman zituen haren autoan. Oraindik ez dute argitu bidoian lehergaiak ote zeuden.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak