Mundua -

Belgika

Atxilotu bat Anberesen, hainbat oinezko harrapatzen saiatzeagatik

Antza denez, ez da inor zauritu. Belgikako hedabideen arabera, armak aurkitu dituzte atxilotuaren ibilgailuan.

Poliziak auto bat arakatzen, Anberesko aparkaleku batean. EFE
Poliziak auto bat arakatzen, Anberesko aparkaleku batean. EFE
Poliziak auto bat arakatzen, Anberesko aparkaleku batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko frantziar bat atxilotu dute gaur Anberesen (Belgika), hiriko kale komertzial nagusienetako batean autoarekin hainbat oinezko harrapatzen saiatzeagatik.

Amberesko Poliziak baieztatu duenez, gidari bat hainbat oinezko harrapatzen saiatu da 11:00ak aldera Meir kalean. Ez hori bakarrik, harrapaketa saihesteko oinezkoek alboetara jauzi egin behar izan dutela adierazi du. Hala ere, ez da inor zauritu.

Ministerio Publikoaren esanetan, militarrak autoa geldiarazten saiatu direnean gidariak ihes egin du. Hala ere, azkenean geldiarazi eta atxilotzea lortu dute. Belgikako Fiskaltzak baieztatu duenez, atxilotuak frantziar nazionalitatea du eta Frantzian erroldatuta dago.

Iturri horren esanetan, arma zuriak, istiluen aurkako eskopeta bat eta "zehaztu gabeko materialez" betetako bidoi bat aurkitu dituzte atxilotuaren ibilgailuaren barruan.

"Bildutako lehendabiziko elementuak eta atzo Londresen gertatutakoa aintzat hartuta, auzia Fiskaltza Federalaren eskuetan dago", adierazi du Ministerio Publikoak.

Artezilariak lanean ari dira eta Polizia judizialak ikerketa bat abiatu du. Bestalde, segurtasuna eta zainketa indartu dituzte Anberesen.

Anberesko alkateak egindako lana eskertu die segurtasun indarrei, eta kazetarien galderei erantzuteari muzin egin dio, espekulazioak saihesteko.

"Belgikako Gobernuak mobilizatuta jarraitzen du", azpimarratu du Charles Michel lehen ministroak sare sozialetan.

Atxilotuak ?oinezkoak harrapatzeko asmoa? zuen

François Hollande Frantziako presidenteak ziurtatu duenez, Anbereseko  kale nagusienetako bat abiadura handian zeharkatu duen gizonak oinezkoak harrapatzeko asmoa zuen. Bere esanetan, atxilotuak ?ekintza dramatiko bat? burutzen ahalegindu da.

?Segurtasuna indartu beharra dugu eta gure esku ditugun bitarteko guztiak erabili?, esan du Frantziako presidenteak. Halaber, aurrerantzean gerta litezkeen eraso terroristei  behar bezala aurre egin ahal izateko edo horiek saihesteko segurtasun indar guztiak elkarlanean aritu behar direla ohartarazi du Hollandek.

Mozkortuta zegoela atxilotu dute

Ostegun honetan Anberesen (Belgika) atxilotu duten gizonezkoa mozkortuta zegoela ziurtatu du La Voix du Nord. Antza denez, gazteak aurrekari polizialak zituen delitu arinak egitea leporatuta. Halaber, atxilotu duten unean gainean drogak zeramatzala esan du hedabide horrek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Belgika bideoak Atentatuak bideoak Gaurko azken orduko albistea