Mundua -

atentatua Londresen

Atentatuaren egilea britainiarra zen eta MI5ek ikertu zuen iraganean

Scotland Yardek zortzi pertsona atxilotu ditu sei operaziotan. Zazpi pertsona egoera kritikoan daude; lau dira hildakoak, momentura arte.

Erasotzailea, agente batek tiro egin eta gero. Argazkia: Daily Mirror
Erasotzailea, agente batek tiro egin eta gero. Argazkia: Daily Mirror
Londreseko erasotzailea Britainia Handian jaioa zen

1:40

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu gaur, osteguna, goizeko lehen orduan, gauez egindako sei operaziotan, tartean Birmingham hiriko etxebizitza batean, Scotland Yardek gaur, osteguna, goizean egindako agerraldi batean azaldu duenez.

Atxiloketak Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean egindako atentatu terroristarekin lotuta daude.

Theresa May lehen ministroak jakinarazi du Londreseko atentatuaren egilea Erresuma Batuan jaio zela eta, iraganean, MI5ek ikertu egin zuela, baina gaur egun ez zegoen terrorismoaren aurkako zerbitzuen ikerketapean.

Mayren arabera, orain arte darabilten datuen arabera, terrorista "bakarrik jardun" zen, ideologia islamikoak bultzatuta. Lehen ministroak ez du bere nortasuna zein den adierazi eta, azaldu duenez, MI5ek ikertu egin zuen orain dela urte batzuk muturreko terrorismoarekin lotura zuelakoan, baina bigarren mailako mehatxu bat bezala.

Bestalde, May aurreratu du segurtasun indarrak areagotuko direla, baina ez dute alerta terroristaren maila igoko. Egun, bigarren mailarik handienean dago, Inteligentzia zerbitzuak ez baitu uste beste atentatu bat izateko arriskuan direla.

Mark Rowley Poliziaren bozeramalearen esanetan, atentatuaren egilea "nazioarteko terrorismoan" oinarritu zen ekintza egiteko, baina ez du bere izena ezagutarazi nahi izan. Atxilotutako pertsonak Birmingham, Londresen eta zehaztu ez duten beste leku batean jarduten zuten.

BBC telebista kate britainiarrak iragarri du atentatua egiteko erabilitako autoa Birminghamen alokatu zuela terroristak, zenbait proben arabera, baina iturri ofizialik ez dute, momentuz, datua baieztatu.

Rowleyk atentatuaren ustezko egilea ez identifikatzea eskatu die hedabideei. "Izena ez publikatzeko eskatzen jarraitzen dut, ikerketaren une zail batean gaudelako eta, esan dudanez, miaketak eta atxiloketak egiten ari dira oraindik", azaldu du.

MARK ROWLEY POLICIA METROPOLITANA LONDRES EFE

Mark Rowley, agerraldian. Argazkia: EFE

Londreseko Poliziaren terrorismoaren aurkako unitateko buruak azpimarratu duenez, agenteek "ez dute mehatxu berri baten berri". "Gure ikerketak martxan jarraitzen du, uneoro ari da aurrera egiten eta horren helburua zergatia, prestaketa eta kideak zeintzuk izan diren argitzea da", Scotland Yarden arabera.

Bestalde, Michael Fallon Defentsa ministro britainiarraren hitzetan, Gobernuak eta segurtasun indarrek uste dute Londreseko atentatua "terrorismo islamikoarekin lotuta" dagoela.

BBCren Radio 4 irratian adierazi duenez, oraindik ikerketan sakontzen ari badira ere, "jakintzat ematen da hau guztia terrorismo islamikoarekin lotuta dagoela".

Fallon Defentsa ministroa, orain dela gutxi egindako argazki batean. Iturria: EFE

Fallon Defentsa ministroa, orain dela gutxi egindako argazki batean. Iturria: EFE

Lau hildako, 29 zauritu

Lau pertsona hil ziren atentatuan: erasotzailea, Keith Palmer 48 urteko polizia britainiar bat, 40-50 urteko beste gizonezko bat eta Aysha Frade 43 urteko emakumea. Azken hori britainiarra bazen ere, jatorriz galiziarra zen.

29 pertsona daude ospitalean une honetan, horietatik, zazpi, egoera kritikoan. 12 britainiar, hiru frantziar, bi errumaniar, lau hegokorear, alemaniar bat, txinatar bat, irlandar bat, italiar bat eta bi greziar daude zaurituen artean.

Segurtasuna indartu dute kale nagusietan

Sadiq Khan Londresko alkateak jakitera eman duenez, Londres erdiguneko kale nagusietan segurtasuna indartzeko agindua eman du, eta datozen orduotan polizia armatu gehiago ibiliko dira zaintza lanak egiten. Ildo horretatik, terroristek ez dituztela herritarrak ikaratuko ziurtatu du.

"Gaurtik aurrera, herritarren eta bisitarien segurtasuna bermatzeko polizia armatu gehiago ibiliko dira kalean", azpimarratu du Londresko alkateak.

"Herritar eta turista guztiak lasaitu nahi ditut, ez daitezela ikaratu. Gure hiria munduko tokirik seguruenetako bat da", ziurtatu du Sadiq Khanek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua argazkiak Atentatuak argazkiak Albisteak Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren azken ordukoa Londres albisteak gaur