Mundua -

Mali (Afrika)

Porrot egin du Al Kaidak bahitutako frantziar bat askatzeko operazioak

Operazioa Frantziak eta Mauritaniak abiatu dute, Malin, eta horretan Al Kaidako ustezko sei kide hil dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak aitortu du operazio militar batean parte hartu duela, Mauritaniako soldaduekin batera, Magreb Islamikoaren Al Kaidaren aurka. Helburua Michel Germaneau frantziarra askatzea zen, baina operazioak porrot egin du.

"Mauritaniako Armadak eraso dion talde terrorista duela urte batzuk bahitu britainiar bat exekutatu zuen eta Michel Germaneu bizirik dagoen erakusteari uko egin dion berbera da", esan du Defentsa Ministerioak agiri batean.

Magreb Islamikoarne Al Kaidak apirilean bahitu zuen, eta hurrengo astean exekutatu egingo duela iragarri du.

Inguru hartan Albert Vilalta (35 urtekoa) eta Roque Pascual (50) kataluniarrak ere bahituta dituzte.

Al Kaidako sei kide hilda

Bere aldetik, Mauritaniako Barne ministroak, Mohamed Uld Boilil-ek, ziurtatu du bere herrialdeko Armadak Al Kaidako sei ustezko kide hil dituela operazioan.

Beste lauk ihes egin dute, eta antza denez horietako bat zaurituta dago. Ministroaren arabera, soldaduek arma, munizio, lehergai, txosten eta komunikazio gailu ugari atzeman dituzte.

Halaber, operazioa "Mauritaniatik kanpo" jazo dela azaldu du, baina Mali aipatu gabe.

Uztailaren 28an Al Kaidak Basiknu herrian dagoen base militar bati eraso egingo dion informazioak jaso eta gero abiatu dute operazioa, betiere ministroak esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea