Mundua -

Migrazioa

3.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte 48 ordutan Sizilian

Urtea hasi denetik, 15.852 lagun erreskatatu dituzte, iazko epe berdinean baino % 67 gehiago.

Guardia Costierako kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Guardia Costierako kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Guardia Costierako kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte azken 48 ordutan egindako 24 operaziotan, Siziliako Itsasartean, hau da, Afrika eta Italiako kostaldeen arteko uretan, Guardia Costierako kideek EFEri gaur, astelehena, jakinarazi diotenez.

Gainera, erantsi dutenez, litekeena da kopuruak gora egitea, goizaldean eta goizean beste erreskate batzuk egiten ari direlako.

Asteburuko operazioetan, Guardia Costierako, Eunavformed Europako misioko eta hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundeko (GKE) itsasontziek parte hartu dute.

Guardia Costieraren Dattilo itsasontziak 1.477 lagun erreskatatu zituen. Datozen orduotan helduko dira Siziliako Augusta portura.

Larunbatetik iganderako gauean, Sos Mediterranee GKEko eta Mugarik Gabeko Medikuen Aquarius itsasontziak 946 pertsona atera zituen itsasotik, zazpi txalupa eta bi pateratan noraezean aurkitu eta gero. Bihar heltzekoak dira Kataniara.

Urtea hasi denetik, 15.852 lagun erreskatatu dituzte, iazko epe berdinean baino % 67 gehiago, Barne Ministerioak dioenez.

Immigrazioaren larrialdi egoerak ez du etenik eta, Italiako Gobernuak kalkulatu duenaren arabera, aurten 250.000 pertsona helduko dira Italiara, iaz baino 70.000 gehiago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Migrazioa Euskal Herria Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Italiako albisteak Mediterraneo itsasoko kostaldea