Mundua -

6. urteurrenean

Fukushimako hondamendiaren biktimak gogoratu dituzte Japonian

Lurrikara eta ondoren izandako tsunamiaren ondorioz hildako 18.000 lagun baino gehiago omendu dituzte herrialdeko hainbat puntutan izandako ekitaldietan.

Minutu bateko isilunea egin dute hondamendiaren biktimak omentzeko. Argazkia: EFE
Minutu bateko isilunea egin dute hondamendiaren biktimak omentzeko. Argazkia: EFE
Minutu bateko isilunea egin dute hondamendiaren biktimak omentzeko. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela sei urte Japonia astindu zuen lurrikara eta geroago izandako tsunamia gogora ekarri dituzte larunbat honetan, eta noski, hondamendi horretan hildako 18.000 lagun baino gehiago.

Gauzak horrela, biktimak omendu dituzte herrialdeko hainbat puntutan izandako ekitaldietan, eta minutu bateko isilunea egin dute 14:46ean tokiko orduan (05:46 GMT orduan), lurrikara jazo zen ordu berean.

2011ko martxoaren 11an 9 graduko lurrikara batek eta geroagoko tsunami batek Japoniako Tohoku eskualdea suntsitu zuten, eta kalte handiak eragin zituzten Fukushima Daiichiko zentral nuklearrean. 20 metrorainoko olatu erraldoiak izan ziren.

Biktimak gogoratzeko lore-eskaintzak egin dituzte tsunamiak kalte handienak eragin zituen zonaldeetan, hala nola, Ishinomakin eta Minamisanrikun.

II. Mundu Gerraz geroztik Japonian izandako hondamendirik handienaren omenaldia Tokioko Antzoki Nazionalean egin dute, biktimekin eta agintariekin.

Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak azpimarratu duenez, 120.00 ebakuatu baino gehiago egon ziren. "Japoniak hondamendi ugari bizi ditu, baina aurrera egitea lortu du", adierazi du, "sendoago egin gaitu".

Datu ofizialen arabera, hondamendi naturalaren ondorioz hildako lagunak 15.893 izan ziren, eta beste 2.553k desagertuta jarraitzen dute, euren hilotzak ez baitituzte oraindik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak 2024ko seismoak Sumendien erupzioek kaltetutakoak