Mundua -
Estatu Batuak
Tom Perez izango da AEBko Alderdi Demokrataren presidentea
Garaipena lortu ostean, Perezek Keith Ellison izendatu du CNDren presidenteordea izateko.
Agwentziak | Erredakzioa
Tom Perez Lan idazkari ohia aukeratu dute Estatu Batuetako Kontseilu Nazional Demokrataren (CND) presidente kargurako. Hala, Alderdi Demokrataren zuzendaritza-erakunde gorenaren burua izango da, 235 boto lortu ostean.
Keith Ellisonek, berriz, 200 boto izan ditu, CNDko 435 kidek bozkatu ondoren, NPR irrati publiko estatubatuarrak aditzera eman duenez.
Bozketa amaitu denean, Ellisonen jarraitzaileek protesta egin dute "Aberatsei ez. Herriarentzat alderdia" ("No a los ricos. El Partido para el pueblo") lemapean. Hala ere, beste hainbat delegatuk berehala isilarazi dituzte.
Garaipena lortu ostean, Perezek Keith Ellison izendatu du CNDren presidenteorde. Bilerako parte hartzaileek txalotu egin dute erabakia.
"Utz iezaidazue gure presidentea zoriontzen, aprobatutako lehen mozioagatik", baieztatu du Ellisonek, Perezek Ellison presidenteorde izendatzeko egindako proposamenari erreferentzia eginez.
Perez etorkin dominikarren semea da, Barack Obamaren Gobernuko kide izan zen, eta horrez gain, eskubide zibiletan espezializatutako abokatua da. Alderdiaren hautagaia dela esaten dute, eta, horrez gain, Joe Biden presidenteorde ohiaren eta Eric Holder fiskal orokor ohiaren babesa du.
Bestalde, Ellison Minnesotako Nekazarien Alderdi Demokrata Laboristatik dator, estatu horretako filial demokratatik, hain zuzen ere. Halaber, Bernie Sanders senatariaren babesa izateaz gain, alderdiaren aktibismoaren alde liberalena eta hurbilekoena ordezkatzen du.
Perezek Kontseilu Nazional Demokrataren finantziazioa eta berrantolakuntza sendotu beharko ditu orain, eta hedabideetan protagonismo handia izango du. Dena den, alderdiko arduradunek badakite gazte liberalek Donald Trumpen aurkako mobilizazioetan eta protestetan erakutsitako desadostasuna politikoki antolatzea izango dela helburu nagusienetako bat.