Mundua -

Kolonbiako bake prozesua

FARC gerrilla armak entregatzen hasiko da martxoaren 1ean

Hiru ekinalditan entregatuko dituzte armak: % 30 martxoaren 1ean, % 30 maiatzaren 1ean eta % 40 ekainaren 1ean.

Gobernuak eta FARCek bake akordioa sinatu zuteneko argazkia. EFE
Gobernuak eta FARCek bake akordioa sinatu zuteneko argazkia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzailea (FARC) Nazio Batuen Erakundeko batzorde bati armak entregatzen hasiko da martxoaren 1ean, Javier Florez Trantsiziorako Estrategia Komandoko jeneralak gaur iragarri duenez.

Bogotan eskainitako prentsaurreko batean azaldu duenez, hiru epetan entregatuko dituzte armak: % 30 martxoaren 1ean, % 30 maiatzaren 1ean eta % 40 ekainaren 1ean. Epe horretan arma guztiak entregatuko dituztela azpimarratu du.

Florezen esanetan, armak entregatzeko prozesua mailakatua izango da eta aurreikusitako 180 eguneko epea beteko da; abenduaren 1ean hasi eta ekainaren 1ean amaituko dena.

Trantsiziorako Estrategia Komandoko jeneralaren esanetan, lehen ekinaldian fusilak, metrailadoreak eta arma motzak entregatuko dituzte. Halaber, ondoren hitzorduetan munizioak, lehergaiak eta Kolonbian caleta deiturikoak emango dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Kolonbiako albisteak gaur