Mundua -

AEB

Donald Trumpen aurkako manifestazioa egingo dute zientzialariek

'Zientzialarien Martxa'ren antolatzaileek milaka pertsona bildu nahi dituzte Washingtonen, ikerlarien eskubideak defendatzeko.

Zientzia. Artxiboko argazkia: EiTB
Zientzia. Artxiboko argazkia: EiTB
Zientzia. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan, Ameriketako Estatu Batuetan polemika handia sortu duten bi oliobide egiteko baimena eman du Donald Trump AEBko presidente aukeratu berriak. Erabaki horrek hautsak harrotu ditu herritarren artean, Obamak geldiarazitako oliobideak martxan jarriz gero kalte handiak sortu litezkeelako ingurumenean.

Donald Trumpek behin baino gehiagotan esan duenez, ez du aldaketa klimatikoaren inguruko ikerketarik egingo, eta orain arte egindako ikerketa eta txosten guztiak webgunetik ezabatzeko agindu dio AEBko Ingurumenaren Babeserako Agentziari (USEPA).

Erabaki horien aurrean, zientzialariek presidente berriari aurre egin eta manifestazio erraldoi bat antolatzea erabaki dute. Oraindik ez dituzte ?Zientzialarien Martxa?ri buruzko datu askorik eman, baina hurrengo egunetan Washingtongo kale nagusiak zeharkatuko dituen manifestazioaren data finkatu eta sare sozialen bitartez jakinaraziko dute.

Trumpen aurkako manifestazioaren antolatzaileek kontu bat zabaldu dute Twitterren, eta bi egunetan 240.000 jarraitzaile baino gehiago lortu dituzte. Bertan, hartutako erabaki guztien berri emango dute.

Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, ?onartezina? eta ?zentzugabekeri galanta? da zientziari bideratutako finantziazioa murriztea eta ikerlariei urteen ondorioz lortutako emaitzen berri ematea eragoztea. Arrazoi horregatik, Trumpen aurkako manifestazio horretan pertsona orok har lezakeela parte azaldu dute, eta zientzia gustuko duten herritarrei ere AEBko presidenteak hartutako erabakiak kezkatu behar dietela esan dute.

Gainera, proiektu ideologiko jakin bat burutzeko zientzia baztertzen duen gobernu batek mundua arriskuan jartzen duela esan dute zientzialariek. Halaber, Donald Trumpek egindako adierazpen polemiko batzuk gogora ekarri dituzte, aldaketa klimatikoa Txinaren asmakizun bat dela esan baitzuen hauteskunde kanpainan agerraldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Zientzia Donald Trump