Mundua -

Kazakhstanen

Siriako Gobernuaren eta errebeldeen arteko negoziazioa hasi da

Bilerak bi egun iraungo du eta ateak itxita egingo dute. Osama Abu Zeid ELS armadako bozeramailearen esanetan, ez dute zuzenean hitz egingo.

Siriako Gobernuaren eta errebeldeen arteko bilera. EFE
Siriako Gobernuaren eta errebeldeen arteko bilera. EFE
Errebelde siriarren eta Gobernuaren arteko bilera, Astanan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baxar al Asad buru duen Siriako Gobernuak eta errebelde siriarren arteko bake-negoziazioak abiatu dira gaur Kazakhstango hiriburuan, Astana hirian.

Aurreikusitakoa baino 40 minutu beranduago hasi da bilera, 13:40an (07:44 GMT). Hiriko hotel batean hasi dira hitz egiten, Errusiaren (Siriako Gobernuaren izenean) eta Turkiaren (oposizioa ordezkatuz) babesean.

Bi egunetan zehar hitz egingo dute, ateak itxita. Kazakhstango harremanetan oposizio armatua gidatzen duen Osama Abu Zeid ELS armadako bozeramailearen esanetan, ez dute zuzenean hitz egingo. Halaber, Hosein Ansari Arabiar Gaietarako Atzerri ministro irandarra buru duen ordezkaritza ere han izango da, baita Staffan de Mistura ere, NBEren ordezkari berezia Sirian.

Abdul Hakim Bachar Siriako Koalizio Nazionaleko presidenteordearen arabera, oposizioaren ordezkaritza "ez dago negoziazioaren aurka", bertan NBEren bitartekari batek parte hartzeaz gain, prozesua Errusiak eta Turkiak bermatuko dutelako.

Bestalde, Alexandr Lavrentiev Errusiako presidenteak bidalitako ordezkaria baikor agertu da, Siriako gatazka konpontzeko Astanako prozesuak izan ditzakeen emaitzekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Gaurko azken orduko albistea Siria