Mundua -

Turkia

Atxilotu egin dute Istanbulgo erasoaren ustezko egilea

Abenduaren 31n, gauerdiaren ostean, izan zen Reina dantzalekuaren kontrako erasoa. Guztira, 39 pertsona hil eta 69 zauritu ziren.

Atxilotua, poliziek atzeman eta gutxira. Argazkia: EFE
Atxilotua, poliziek atzeman eta gutxira. Argazkia: EFE
Istanbulgo erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Poliziak Istanbulgo eraso terroristaren ustezko egilea atxilotu du astelehen honetan. Erasoa abenduaren 31n, gauerdiaren ostean, gertatu zen, pertsona bat Reina dantzalekuan tiroka sartu zenean. Guztira, 39 pertsona hil eta 69 zauritu ziren. Turkiako hainbat hedabidek susmagarriaren irudiak zabaldu dituzte, eta atxilotuta zeramatzatela erakutsi dute.

Istanbulgo atentatuaren ustezko egilea Abdulgadir Masharipov da, 28 urte ditu eta Kirgizistangoa da. Turkiako Poliziak Istanbulen atxilotu du, Esenyurt auzoan, ‘Daily Sabah’ hedabideak zabaldu duenez.

Masharipovekin batera, beste pertsona bat atxilotu dute, eta lau urteko mutiko bat aurkitu dute. Turkiako Poliziaren ustez, susmagarriaren semea izan liteke. Antza denez, Masharipov Estatu Islamikoaren kidea da, eta Istanbulgo polizia-etxera eraman dute.

Turkiako Polizia urtarrilaren 1etik zebilen Istanbulgo erasotzailearen bila. Duela egun batzuk, haren emaztea aurkitu zuten, Maltepe auzoko etxe batean.

Reina dantzalekuaren kontrako erasoaren ostean, egileak ihes egitea lortu zuen eta bere emaztearekin bildu zen Zeytinburnuko etxe batean. Agur esan ostean, bertatik alde egin zuela esan zion emakumeak Turkiako Poliziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak argazkiak Gaurko azken ordukoa Turkia