Mundua -
Kuba
Guillermo Fariñas disidente kubatarraren osasun egoera txartu egin da
Kubako prentsak disidenteak heriotza arriskua duela baieztatu du. Fariñasek hiru hilabete baino gehiago daramatza gose greban, Kubako Gobernuak gaixorik dauden 26 preso politiko askatu ditzan.
Erredakzioa
Guillermo Fariñas disidente kubatarraren osasun egoerak okerrera egin du. Fariñas iragan otsailaren 25etik darama gose greban.
48 urteko kazetari eta psikologo kubatarra La Habanako ospitale batean dago iragan martxotik, eta ez du gose greba bertan behera uzteko asmorik.
Kubako prentsa ofizialak disidenteak heriotza arriskua duela baieztatu du eta bere bizia salbatzeko ahalegin guztiak egiten ari direla diote.
Disidentziaren arabera, iragarpen horrekin Kastroren Gobernua eszenatokia prestatzen ari da, opositorearen heriotza hurbil egon daitekeelako.
Fariñasek Gobernuari presioa egin nahi dio bere ekintzarekin, Kuban gaixorik dauden 26 preso politiko askatu ditzaten.